top of page

ADIERAZPEN  ETA KOMUNIKAZIO TREBETASUNA

 

Kurtso honetan zehar, Adierazpen eta komunikazio trebetasuna ikasgaian, proposamen dramatikoetan edota egin nahi ditugun antzezpenetan erabili ditzakegun hainbat teknika ezberdin ikasi ditugu. Jarraian, guk gure proposamenetan erabilitakoak eta gelan landutakoak ere azalduko dizkizuegu. Hauek publiko baten aurrean adierazi nahi dena era ezberdin batean egiteko aukerak ematen dizkigu, eta ez beti inplizituki esan nahi dena antzeztu, horrela ere publikoa edota ikusleria harritzeko eta haien arreta era aktibo batean mantentzeko.

 

  • HAU EZ DA BOTILA BAT (“Esto no es una pipa”ren bariablea)

Baliabide hau, ondorengoan datza: Objektu bati, beste edozein objeturen balioa eman, duena izan ezik. Hau da, Botila bat erabiltzen badugu, botila ez den edozein objetu dela pentsatu eta irudikatu behar dugu, balio hori emanez. Adb: Norbaitek botila hartzen du, eta botila bat irudikatu beharrean, kantatzen hasten da, botilarekin mikrofono bat irudikatuz. Beraz, hori ez da botila bat, mikrofonoa da.

  • MAKINAK

Pertsona batek, eszenatokia/gela erdian kokatu eta keinu bat egiten du, hau soinu batez lagunduz. Adb: Besoa gora eta behera mugitzen hasten da, besoa goian dagoenean, “pim” esaten du, eta behean dagoenean berriz “pom”. Jarduera egiten hari den pertsona honi,  pixkanaka beste pertsona/ikaskide bat lotzen zaio, beste keinu eta soinu bat eginez. Horrela gero eta pertsona gehiago lotuz, makina bat egitea lortuko dugu. Baliabide hau emozioak, egoera konkretuak edota denbora irudikatzeko erabili ditzakegu geure antzezlanetan.

  • IRUDI IZOZTUAK

Izenak adierazten duenez, teknika honen funtsa, egiten ari garen jarduera edo eszena segundu batzuk izoztean datza, hau da, denok geldi geratzean, horrela egiten ari garen gertaera/eszenari indarra emateko, eta jendeak edo ikusleria ere horri beharrezko duen arreta eskaintzeko.

  • 1, 2, 3, BRADFORD

Jarduera hau, desmekanizazio jarduera bat da. Honetan zera egin behar da, lehenengo, bikoteka, 1,2,3 kontatu, txandaka. Horrela arreta eta kontzentrazioa lantzeko. (Adb: lehenengoak, 1; bigarrenak 2; lehenengoak, 3; bigarrenak 1…) Zailtasuna areagotzeko, abiadura handiagoz egin daiteke. 

Gero, beste maila batera aldatzen da zenbakiak keinu eta soinuekin ordezkatzen joan behar gara. Esaterako, 1 egin beharrean; txalo, egin, horrela lehenengoak txalo egingo zuen, bigarrenak bi, eta lehenengoak berriz 3. Horrela zenbakiak ordezkatu arte.

 

Hobetu ulertu dezazuen, bideo bat usten dizuegu, horrela adibide bisual bat eduki dezazuen. 

  • ESKUA AURPEGIAREN GIDA (hipnosi kolonbiarra)

Bikoteka jarriz, perstona bat gidatzaile edo hipnotizatzailearen papera hartuko du, eta besteak gidatuarena edo hipnotizatuarena. Gidatzailea den pertsonak, eskua hipnozia jasaten duen pertsonaren aurrean jarri beharko du, eta mugitzen hasi. Orduan, hipnozia jasaten hari dena,  eskuaren bidea eta mugimendua jarraitu behar du, hori bakarrik existituko balitz bezela.

 

 

  • GORPUTZEKO SOKAK

Teknika hau oso baliagarria izan daiteke antzezpen batean lotura, manipulazioa edota sentimenduak azaleratzeko. Honetan, eszenatik, edo daukagun espaziotik, soka bat lotuta bagenu bezala ibili behar ginen, aldi bakoitzean soka gorputzeko alde ezberdin batean edukiz, esaterako buruan, bularrean, eskuetan…

  • SUBJETIBITATEA ETA OBJETIBITATEA LANTZEKO TEKNIKA

Bikoteka jarriz, batek autoritatearen eta bestea menpekoaren rola hartuko du (zapaltzaile eta besteak berriz zapalduaren rola ere balioko zuen). Teknika honen funtsa, batak besteari bere rolarekin zerikusia zuen ekintza oztopatzean datza, horrela rolak etengabe aldatzen joanez. Hasieran, jarduera zaila ematen duen arren, dinamikan sartzean oso erraza egiten da, guk adibidez, ikasle/irakasle rolak hartu genituen.

 

  • PUXIKAK ETA GORPUTZA

Teknika hau erraza ematen duen arren (eta batzuentzat, besteentzat baino errazagoa izango den arren) bere zailtasuna dauka. Honetan puxikak airean mantendu behar dira, lurra ezin ikutuz. Hau, puxika bakarra dagoenean, erraz egin dezakegu, baina pixkanaka, bakarka nahiz taldeka, progresiboki puxika kantitatea igotzen hasiko da, estres eta kontzentrazio maila ere igoz. Hau gure antzezlan edo proposamen dramatikoetan, estresa, bakoitzak dituen eginbeharrak, gizartearen presioa… edo horrelako hainbat eta hainbat egoera.

bottom of page