top of page
ADIERAZPENA ETA KOMUNIKAZIOA DRAMATIZAZIOAREN BIDEZ

Gasteizko Kanpusean kokatzen den UPV/EHUko  Hezkuntza eta kirol fakultateko 4.mailako ikasleak gara. Eta aurten, Adierazpena eta Komunikazioa Dramatizazioaren bidez minorra burutu dugu. Beraz, plataforma honen helburu nagusia, burutu dugun minorraren nondik norakoak azaltzea eta hau ezagutu ez duenari zer egin dugun azaltzea da.  WIX hau egiteko proposamena, “Dramatizazio adierazpenerako IKTak” Ikasgaitik luzatu ziguten, horrela, guk ikasitakoa, praktikan jarri eta besteen eskura jartzeko aukera sortuz.

 

Horretarako, lehenik eta behin, Paule Goyenecheren Gradu Amaiera lanean zentratu garela esan beharra daukagu, 2019an argitaratua, dramatizazioaren bidez ikastearen zergatia azaltzeko. Bigarrenik, dramatizazioaren bidezko Adierazpen eta Komunikazio minor honek, bost irakasgai ditu; Dramatizazio-adierazpenerako Informazio eta Komunikazio Teknologiak, Hizkuntza plastikoa eta bisuala, Musika Hizkuntza, Gorputz Hizkuntza eta Adierazpena eta Komunikazio Trebetasuna. Gainera, urteko irakasgaiak direnez, harreman zuzena dute Practicum III-kin eta gradu amaierako lanarekin.

Imagen1.png

Argazkian ikus daitekeen bezala, diziplinartekotasuna minor honen ezaugarri garrantzitsuenetarikoa da. Honen bitartez, haurren hizkuntza anitzetan trebatzeko aukera izan dugu. Izan ere, begirada hau izatean, irakasgai guztiek ikaskuntza-prozesu berari erantzuten diote eta bertan,  ikasgai denek, helburu komun bat mantentzen dute. Hortaz gain, edukiak elkarrekin lotu eta modu honetan, ikasgai guztien arteko loturak sortzen dira. Minorra horrela planteaturik dagoenez, dramatizazioan parte hartzen duten hainbat lengoaia ezagutzeko aukera izan dugu eta hauek dramatizazioan zer paper betetzen duten ulertu dugu.

ZERGAITIK IKASI DAITEKE DRAMATIZAZIOAREN BIDEZ?

 

Vieitesek (2012), dramatizazioak ibilbide akademikoan zehar duen garrantzia azpimarratzen du, alde batetik, garapen pertsonal, sozial, adierazkor eta komunikatiboan lagundu eta bestetik, garapen profesional eta artistikoa sustatzen duela defendatzen du. Horrez gain, dramatizazioa norbanakoaren hazkuntza eta hezkuntza prozesurako oso tresna egokia da, emozioak, sentimenduak eta ezagutzak barneratzeko eta lantzekobaliabide bikaina baita (Navarro, 2003).

 

Dramatizazioak balioetan oinarritutako hezkuntza bermatzen du eta gaur egun, hori da eskolak gehien behar dueña. Hortaz, esan daiteke, dramatizazioa horretarako eta heziketa emozionalerako oso tresna eraginkorra dela (Nuñez eta Navarroren, 2007).

 

Dramatizazioak, hamar aspektu baliotsu ditu, hau praktikan jartzerakoan argi ikus daitezkeenak: gorputza bizi, sensopertzepzioa, kontzentrazioa eta arreta, komunikazioa, zorroztasuna eta malgutasunaren arteko oreka (arauak), pentsamendu praktiko eta autonomoa, emozioen garapen eta kontrola, talde-grina eta elkarrekintza soziala, eduki gizatiarrak (planteatutako gaiak) eta azkenik, aho- eta gorputz- adierazpena (Motos eta Navarro, 2003).

IKASKUNTZA-SORKUNTZA PROZESUA BIZITU DUGU

Imagen2.png

Minorra hasi eta bukatu den arte, sorkuntza prozesu bat bizitu dugu. Prozesuari dagokionez, emozioetatik eta esperientziatik ikastearen garrantziaz ohartu gara eta minorreko helburu pedagogikoetako bat jolas dramatikoan oinarritutako proposamen didaktikoak indartzea da. Helburu hori lortzeko, ikasleek haien praktikak analizatzen dituzte, hobekuntzak antzematen, irakaslearen begiradaren norabidea hobetzeko asmotan (Aristizabal et al., 2014 in Treserras, 2017).

 

Hizpide den dramatizazioaren barnean hainbat baliabide aurki ditzakegu, hala nola, gorputz adierazpena, musika, plastika, literatura eta erlaxazioa (Solís, 2018). Adierazpena eta Komunikazioa Dramatizazioaren bidez minorraren ikasgaiek horrelako baliabideak hartzen dituzte bere baitan, eta ikasgai horiek eta euren funtzioa azaltzen da minor honen parte garrantzitsua direlako. Jarraian, minor horren ekarpen pedagogikoak aipatzen dira, irakasleen prestakuntzan dramatizatzeak duen garrantziaren zergatiak zehaztuz.

 

 MINOR HONETAKO HELBURUAK

Minor honetan, honako helburu hauek betetzea izan du helburu:

 

Minor honetako helburuak

Imagen3.png

Iturria: Goyenechea (2019)

BIBLIOGRAFIA
bottom of page