top of page

ANGELES RUIZ DE VELASCO 

Pedagogian doktorea, psikomotrizista eta Haur Hezkuntzako irakasle titularra da La Salle Unibertsitate Ikasketen Goi Mailako Zentroko Hezkuntza Fakultatean (Madrilgo Unibertsitate Autonomoan). Horretaz gain, Indivisa aldizkariko zuzendaria ere bada, Ikasketa eta Ikerketa buletina, eta Haur Hezkuntzako Ikasgela aldizkariko Aholku Batzordeko eta Pulso aldizkariko Batzorde Zientifikoko kidea da.

 

Prestakuntza-ekintzak ugari zuzendu eta koordinatu ditu, eta hainbat ikastaro, mintegi eta kongresu gidatzeaz aparte, beste hainbestetan parte hartu du. Gainera, hainbat argitalpenen egilea da, besteak beste, Javier Abadekin batera idatzi zuen “El Juego Simbólico”.

bottom of page