
CLOWN-a
Gaurkoan, oraindik landu ez dugun gai bat aurkeztea nahiko genuke. Nahiz eta oso entzuna izan, ba al dakigu zer den “Clow”? Galdera honi erantzuna eman baino lehen, honen etimologia aurkeztea erabaki dugu.
Behin honen jatorria zehaztuta, esan daiteke, Clow-na, bufoi edo ero baten imitaziotik datorrela. Horregatik, kultura denetan, hau errepresentatzeko moduak ikus ditzakegu. Hau esanda, bufoi batek, askatasuna, inozentzia, harritzeko gaitasuna eta konfiantza irudikatzen duela esan daiteke. Baina hau dena hobeto ulertzeko, “Tras la nariz, el arte de ser clown” dokumentala ikustea gomendatzen dizuegu. Bertan, arte honetan adituak diren pertsonen testigantzak entzun eta honek dituen onurez gehiago jakitea ahalbidetuko baitizue.