top of page

GORPUTZ HIZKUNTZA

Gorputz hizkuntza ikasgai honetan, hainbat gauza ikasi eta ikusi ditugu. Hasteko, jarraian aurki daitezkeen teknikak landu ditugu. Baina horrez gain, modu praktikoan, hainbat dinamika eginez, dantza eta gorputzak komunikatzeko eta adierazteko eskaintzen dituen aukerak ere landu ditugu
ITZAL TXINATARRAK

Itzal txinatarrak gauzatzeko, argi iturri bat eta izara edo pantaila bat behar da. Aktorea izararen eta argiaren artean kokatuz, itzalarekin jolastean datza teknika honek (De la fuente, 2011, in Vizkarra).  Teknika hau gauzatzeko, objektuak ere erabil daitezke eta zelofana bezalako materialarekin kolorea proiektatzea lortzen da izaran.  Honen bidez, haurren adierazpen gaitasuna lantzen da. eta ez hori bakarrik psikomotrizitatearekin zein Haur Hezkuntzarekin lotura duten beste eduki batzuk landu daitezke, hala nola, gorputz eskema, denborazko espazioaren pertzepzioa, zein egituraketa, hitzezko adierazpena, adierazpen plastikoa etab.

Jarraian ikus daitekeen  bideoan bezala soilik gorputza erabiliz antzezpen oso politak sor daitezke:

Hurrengo bideoan errepara daitekeen bezala, gorputza baliabide nagusitzat hartuta eta objektu gutxi erabiliz, askotariko figura eta istorio anitzak konta daitezke:

Fondoak ere aukera anitzak eskaintzen ditu, honen adierazle da ondorengo bideoa:

Haur Hezkuntzan teknika hauek erabiliz hainbat gauza egin daitezke; antzerki txikiak, itzalekin esperimentazioa, norbere gorputza deskubritzeko itzalekin jolastea… Hau dena ikusita, hurrengo bideoetan eskuak erabiliz animaliak nola egin daitezkeen ikus daiteke:

ARGI BELTZA

Teknika hau, espazio ilun batean, argi ultramorea erabiliz, kolore zuriak eta fluoreszenteak ikustaraztean datza. Modu honetan, aktoreak eszenatokitik desagertu eta soilik kolore konkretu batzuk ikusiz aukera anitzak gauzatu daitezke. Hau da, txontxongiloak edo gorputza erabil daitezke elementu eszeniko gisa teknika honetan.

Hurrengo bideoetan ageri den bezala, gorputzak eta material anitza erabiliz hainbat istorio konta daitezke. Hauek, eskola desberdinetako eta unibertsitateko ikasleek sortutako antzezpenak dira:

Antzezpen profesionalagoak ere erraz aurki daitezke. Hauek oso teknika desberdinak erabiltzen dituzte gorputzaz baliatuz aukera anitzak sortzeko.

Baina antzezpenak egiteko soilik ez du balio teknika honek. Jarraian ikus daitekeen bezala, teknika hau erabiliz haurrentzako instalazioak ere sor daitezke.

Bukatzeko, minor honetan teknika honekin esperimentatzeko aukera izan dugu . Hori dela eta hona hemen aurten teknika honekin sortu ditugun dantza batzuk:

ARGI KUTXA

Argi kutxa haurrekin dramatizazioak egin eta ipuinak kontatzeko oso teknika egokia da. Hau gauzatzeko, gela ilun bat behar da. kutxa hau, aurrealdean zulo handi bat eginez sotzen da. Hau papel erdigarben batekin tapatu behar da eta gero, nahieran dekora daiteke. Ondoren, kutxaren aldeetan pertsonaiak sartzeko zuloak egin behar zaizkio kutxari eta bukatzeko, atzealdetik argi ituri bat ipini. Komenigarria da, pertsonaia guztiak palo edo soka batez lotuak egotea, kutxaren aurrekaldetik erraz ikus daitezen.

Teknika hau gauzatzeko material gutxi behar da eta oso erraza da hau sortzea. Hau nola sortu ikusteko, honako bideo hau ikus dezakezue:

Hau dena hobeto ulertzeko, hurrengo bideoan ikus daiteke nola erabili daitekeen teknika hau. Horretarako, irakaslea edo ipuin kontalaria argi kutxa batez baliatuz haurrei istorio oso polit bat kontatzen die:

Teknika honen bitartez, hainbat istorio konta litezke eta pertsonai eta baliabide oso desberdinak erabil daitezke:

Azkenik,  teknika honekin esperimentatzeko aukera izan dugula aipatu beharra daukagu eta horren adierazle, jarraian aurki daitezkeen bideoak dira. Bertan, talde desberdinek egindako bideoak aurki daitezke eta guzti hauek oso anitzak direla ikus daiteke:

BIBLIOGRAFIA (aldatzeko)
Vizcarra Morales, Mª Teresa (2011): Gorputz Adierazpena Lehen Hezkuntzan. Eleaniztasuneko Errektoreordetza. 138-141 Orrialdeak. Helbidea: https://addi.ehu.es/bitstream/handle/10810/9170/testu%20osoa%20bizkarra.pdf;jsessionid=A4B47E5CB16D938F363A9E89F0CA06AB?sequence=1
bottom of page