
Zergatik eta zertarako erabil ditzakegu IKTak haur-hezkuntzan eta irakasleentzako hezkuntza-baliabide gisa?

Gero eta ohikoagoak dira IKTak Haur Hezkuntzako ikasgeletan txertatu dituzten ikastetxeak: ordenagailuak, arbel digitalak, CAS argazki kamerak, bideokamerak …
Baina, kontuan izan behar da, ikasgeletan IKTak sartzea egokia dela, beti ere erabilera egokia ematen bazaio. Horretarako, garrantzitsua da irakasleak metodologia hori gauzatzeko hobeto prestatuak egotea.
Ez dugu ahaztu behar teknologiak gure komunikazioaren oinarri diren aro batean bizi garela, eta, beraz, ia Tablet bat eskuan dutela jaiotzen direla haurrak. Harrigarria da, haurrak txiki txikitatik nola maneiatzen dituzten gailu elektroniko hauek. Izan ere, natibo teknologikoak dira. Baina, etorkizuneko irakasle gisa eta natibo teknologikoak ez izaten, nola txerta ditzazkegu IKTak ikasgeletan?
Adibidez, tableta maneiatzen bi urte baino gutxiago dituen haurra.
Egia da egungo haurrak kultura teknologiko batean jaiotzen direla, eta hori ezin dugu alde batera utzi. Izan ere, haiek ez dute teknologia gabeko mundurik ezagutu. Horregatik gailu eta tresna guzti hauei erabilera egoki bat ematen erakutsi behar diegu.
Esandakoaren isla, berrikuntza hauek erabili dituzten Haur Hezkuntzako eskolak dira. Horregatik, izandako esperientzien errepaso txiki bat egin dugu eta eskola hauek IKT-ako nola txertatu dituzten ikusi dugu:
-
Haurrentzako programak erabiltzen dira eguneroko errutinan proposatutako edukien osagarri gisa, haien maila ludikoena aprobetxatuz.
-
Kamera digitala edo bideo-kamera erabiltzen dute Gabonetako, Inauterietako, bakearen eguneko, ikasturte amaierako festako edo ebaluazioak egiteko informazioa biltzeko.
-
DVD edo kanoi proiektorea erabili ohi da filmak ikusteko, askotan marrazki bizidunetakoak.
Kasu horietan guztietan IKTen erabilera ikusi dugu, baina ez daude ikasgelako eguneroko jardueran integraturik. Azken batean, IKTak tresna puntual gisa erabiltzen dira oraindik, irakaskuntza-ikaskuntza prozesuaren barruan ohiko tresna gisa baino gehiago. Gure ustez, gelako programazioak doitzeko, haur-hezkuntzako irakasle bezala, IKTak gure programazioetan txertatu eta jarduerak diseinatzerakoan hauek kontuan izan behar ditugula uste dugu. Hau da, hauek eskeintzen dituzten aukerak ezagutu eta hauek aprobetxatu behar ditugu. Funtsean, IKTak ez direla modu isolatuan erabili behar ikasgeletan, indarrean dagoen haur hezkuntzako curriculumak adierazten duen bezala, haurrak teknologia berrietan trebatu behar baitira.
Salomé Recio Caride, Haur Hezkuntzako irakasle eta tutorea da 1987. urtetik. Aditu hau, pedagogian lizentziaduna eta Haur Hezkuntzako irakasleentzako IKTen inguruko prestakuntzari buruzko doktorea da.Salomé Reciok (2018) baieztatzen du, erabilera txarra ematen bazaie IKTei, kalte egin dezaketela, baina teknologia berriak komunikazio-tresna gisa erabiltzen jakinda, ikasgelan erabiltzen diren gainerako tresnak eta baliabideak osatzen direla. Horrez gain, IKTen eginkizun nagusia haurrei ikaskuntzak erraztea dela azpimarratzen du eta ez hori bakarrik, haurrak izan behar direla prozesu liluragarri horren erdigune eta hauen sormena sustatzea, euren ikaskuntzak sortzeko gai izateari ematen dio garrantzia.
Haurrengandik sortzen diren erreakzio positiboak, hala nola motibazioa, interesa eta gogoa aprobetxatu behar dira. Honekin batera, IKTak erabiltzerakoan, aniztasun funtzionala edo ikaskuntzan geldoagoak diren ikasleengan ere ikus dezakegu nola eboluzionatzen duten lehenago eta ilusioz eta pozez erakusten dituzten beren lorpenak. Hau da, IKTak ikasgeletan txertatzeak inklusio egoerak sustatzen dituela.
Beraz, etorkizuneko irakasle bezala teknologia berri hauetan formatuak egon behar garela uste dugu, baina kontuan izan behar dugu edozein erabilera ezin zaiola teknologiari eman eta zorrotzak ere izan behar garela ikasgelara eramateko orduan.
Bestalde, azpimarratzekoa da teknologia berriak beharrezkoak direla irakasleen prestakuntzarako; horien bidez, irakasleek beren programak egituratu, ebaluazioak egin eta ezagutzak transmiti ditzakete. Minimo honetan, teknologia berriak unibertsitateko irakasleei eta gure esperientzietatik elikatu ahal izango diren etorkizuneko irakasleei gure ezagutzen transmisio gisa erabiltzeko urratsa eman dugu.
Horregatik, interesgarria da Alaitzen ikasgai honetan wix hau sortzeko aukera izatea; horrela, teknologia berrien bidez gure ikaskuntzaren hedapen bat sortzeko aukera daukagulako.
Ikasgai honetan teknologia berriak erabiltzeaz gain, prozesu osoan zehar erabili ditugu, bai argazkiak eginez informazioa biltzeko, bai mugikorrekin komunikatzeko, bai bideo artistikoak sortzeko. Egia esan, ikasleontzat ere teknologia berri hauek oso tresna eraginkor eta baliagarriak dira.
Teknologia berrien erabilerari esker informazio asko eskura dezakegu, kritikoak izaten ere ikasten dugu eta informazioa modu kritiko eta koherentean aukeratzen ikasten dugu. Oso garrantzitsua da, halaber, ikasleei hori helaraztea, informazio guztia ez baita baliozkoa, eta denak ez baitu balio eta gure ustez, teknologia berrien erabilerak duen ahulezietako bat da, teknologia horiekiko menpekotasuna izateko arriskuaz da. Baina uste dugu ondo erabiliz gero, menpekotasun hau ez dela sortuko.
Azken batean, etorkizuneko irakasleak, minor honetara edo beste edozein minorretara iristean, tresna hau lagungarri izango zaizue zuen eguneroko lanean, bai banaka eta baita taldean lan egiterako orduan ere.
Azken batean, baliabide hori erabiltzen jakiteak abantailak ere ematen dizkie irakasleei, hala nola proiektu bat egiteko denbora optimizatzea, ezagutzak pertsona askori aldi berean zabaltzeko gaitasun handiagoa izatea eta denboran zehar iraunaraztea, norberaren eta besteen ebaluazioetarako zehaztasun handiagoa izatea, eta ezin ditugu ahaztu beste baliabide batzuk, hala nola tabletak, pantaila digitalak, mugikorrak, argazki-kamera digitalak eta abar.

