
JAVIER ABAD
Javier Abad, artista bisuala, Arte Ederretako doktore eta Hezkuntza artistikozko irakaslea da, eta haur hezkuntzarako instalazio artistikoak sortzen ditu, gainera, arlo honetako irakasleei formakuntzak ere ematen dizkie, gelan instalazioak integratzeko. Honetaz aparte, hainbat liburu idatzi ditu beste autoreekin batera, esaterako, “El arte en la trama de la Escuela Infantil” eta “Experiencias artísticas con instalaciones”. Haren argitalpenak eta egiten dituen ikerketak, lotuta daude jolaserako instalazioen bidez haurrentzako jolas-espazioak eratzearekin eta harreman-bizitzarako eta topaketarako testuinguruak sortzearekin hainbat esparru artistiko, hezitzaile eta sozialetan.
Berarentzat, Instalazioak 3 funtzezko gauza bateratzen ditu: artea, estetika eta jolasa. Horregatik, Instalazioei garrantzi handia ematen die bereziki haur hezkuntzako arloan izan ere,haurren jolas sinbolikoa ahalbidetzen du, eta autore honek oso ondo azaltzen du haur hezkuntzan jolas sinbolikoak duen garrantzia.
Javier Abadek eta Angeles Ruiz de Velascok (2011) honela definitzen dute jolas sinbolikoa: haurtzaroko bizi-esperientzia bat, eraldatzeko, beste mundu batzuk sortzeko, beste bizitza batzuk bizitzeko, beste batzuk izatera jolasteko aukera ematen duena, eta horrela, besteak bezala pentsatzen, besteak bezala sentitzen eta, azken batean, norberarena ez bezalako pentsatzeko eta sentitzeko moduak daudela jakiten duena. Jolas libre eta autonomoa da, ia ez du baldintzarik behar, baina aberastu egiten da espazioak, objektuak edo dedikazio-denborak egokiak badira ager dadin. Ez du helduen esku-hartzearen beharrik, nahiz eta batzuetan interesa erakusten duen begirada batek mesede egiten dion, eta beste batzuetan, inhibitu egiten duen. Ez du behar irakasterik, jolas sinbolikoan benetako adituak haurrak dira.
Abad, J., Ruiz de Velasco, A. (2011). El juego simbólico. Barcelona: Grao.


