top of page

K6 DISZIPLINARTEKO LAN MODULARRA

Adierazpena eta komunikazioa Dramatizazioaren bidez izeneko modulua 5 irakasgaik osatzen dute: Hizkuntza Plastikoa eta Ikusizkoa, Musika Hizkuntza, Gorputz Hizkuntza, Adierazpena eta Komunikazio Trebetasuna, Dramatizazio-adierazpenerako Informazio eta Komunikazio Teknologiak.

Imagen1.png

Irudian, dramatizazio minorra osatzen duten bost irakasgaiak biltzen diren arren, musika hizkuntza ikasgaiak, ez du parte hartzen K6 modulu honetan, irakasleak hórrela nahi izan duelako. Beraz, irudiaren erdian diziplinarteko lana dago, alboetan hau osatzen duten lau ikasgaiak. Ez da ulertzen prozesua ikasgai ezberdinen artean sortzen diren lotura gabe. Irakasgai guztiek garrantzi bera dute, eta dedikazio bera behar dute.

 

LAN HONEN HELBURUA

Moduluko diziplinarteko jardueran (MDJ) Haur Hezkuntzako 1. edo 2. zikloko haurrei zuzendutako Adierazpen Dramatikoko Proiektu bat diseinatu eta ikastaldearen aurrean gauzatzea da. Horretarako, irakasgai bakoitzean landutako edukiak mobilizatu eta horien arteko loturak ezarri beharko dira, moduluan parte hartzen duten irakasgai guztien adierazpen eta komunikaziorako baliabideak kontuan hartuta.

 

 

PROZESUA PROTAGONISTA

Modulu honetan, adierazpen eta komunikaziorako hizkuntza desberdinen arteko elkarrekintzak jorratzen dira. Haur Hezkuntzarako dramatizazio-proiektu baten testuinguruan. Ikasturtea amaitzean, ikasleak Haur Hezkuntzarako dramatizazio-proiektuak diseinatu, planifikatu eta gauzatzeko gai izango dira.

 

Lan honen helburua ez da modu klasikoan "istorio" bat kontatzea, baizik eta esperimentatzea, jolastea... Proiektuaren iparrorratza hori bada ere, bidean sortzen zaizkigun zalantza, begirada edota arazo berriei lekua egin diegu, eta guztion artean ebatzi eta erabakiak hartuko ditugu. Alegia, PROZESUA da PROTAGONISTA.

 

Prozesu honetan irakasleen funtzioa bidelagunarena da. Euren lana izango da, ikasleak orientatzea eta laguntzea diskurtso kritiko bat garatu, begirada aldatu eta aukera berriak ikusteko.

 

GALDERA ERAGILEAK

Adierazpen Dramatikoko Proiektua arrakastaz burutzeko, gutxienez, ondorengo galdera eragileak izan dituzue lanaren ardatz:

  • Zer gaia eta zer zikloari buruzko Adierazpen Dramatikoko Proiektua egin nahi dugu?

  • Nola gauzatuko dugu? Zer dakigu Dramatizazioa, adierazpen dramatikoa edo jolas dramatikoaren inguruan?

  • Zer jakin beharko (edo nahiko) genuke gure proiektua aurrera eramateko?

  • Adierazpen edo jolas dramatikoak zer nolako ekarpena egin ahal dio Haur Hezkuntzari eta irakasleen prestakuntzari? Heziberrik zer dio honen inguruan?

  • Zein da komunikazioa eta adierazpenen garrantzia HHn? Hezkuntza-harremana nola ulertzen dugu? Nolakoa izan behar du hizkuntza (irakasgai) desberdinen presentzia honetan?

  • Zein motatako HAUR kontzeptualizaziotik abiatzen gara? Zer da HAURRA guretzat?

  • Zein da 100 hizkuntzak eta hezkuntza artistikoaren garrantzia?

 

LANAREN DESKRIBAPENA

Moduluko lana 6-7 edo 8 ikaslez osatutako lan-taldetan burutu da.

 

Adierazpen dramatikoa eta umeen jolas sinbolikoa dira lan honen oinarri metodologiko nagusiak. Horretarako, esperimentazio eta proiektuaren garapenerako kontsigna desberdinak eman dira: materialen muga; gaiaren aukeraketarako mugak; jolas eta esperimentazioaren bidez inspirazioak bilatzeko aukera, eta abar.

 

Bukaketzeko, gaia aukeratzeko lau aukera daude:

  • Objektu bat.

  • Arte lan bat.

  • Istorio bat.

  • Bizipen bat.

 

 

AURTENGO PROZUSUAREN HAUSNARKETA

 

Aurtengo ikasturtean prozesu sortzaile oso interesgarri bat igaro dugu. Honek, fase desberdinak izan ditu, hasiera batean, galduta, desorientatuta eta zer bide hartu behar genuen jakin gabe sentitu genuen geure burua. Denbora aurrera joan ahala, informazio asko barneratu behar izan genuen denbora oso laburrean eta honek, desorientasio eta antsiedade pixka bat ere sortu zigun.

 

Honen bitartean, Praktikum III-ari esker, sorkuntza prozesu honi etenaldi txikitxo bat ematea ahalbidetu zigun eta egia esanda, hau asko eskertu dugu. Izan ere, bueltan, aurretik ikusitako informazio dena antolatzen hasi bezain pronto, gure proiektua forma hartzen hasi zela ikusteko aukera izan genuen. Horrez gain, momentu horretan ideia asko hasi zitzaizkigun etortzen burura eta hauek gure proiektuan nola txerta genitzakeen hasi ginen frogatzen. Esan dezakegu, etenaldi hau oso ondo etorri zitzaigula, bueltan, dena beste perspektiba batetik hasi ginelako ikusten eta fase honetan, egindako denari zentzua hartzen hasi ginen, emaitzak ikustearekin batera.

 

Prozesu sortzaile honetan, taldeka egin dugu lan eta aipatzeko iruditzen zaigu, kurtso hasieran nahiz eta gure kide gehienak ezagutzen zitugun, ez geneukala hauekin konfiantzarik, inoiz ez baitugu eduki elkarlanean aritzeko aukera. Hau hasieran zailtasun bezala ikusi genuen, lana egiteaz gain, bakoitzaren indargune eta ahulguneak ez genituelako ezagutzen. Hala eta guztiz ere, kurtsoa aurrera joan den heinean, talde bezala antolatu, gure arteko komunikazioari garrantzia handia eman eta talde kohesioa sortzea lortu genuela uste dugu. Eta hau dena, helburu komun bat izan dugulako lortu dugu. Kasu honetan, K6 proiektua. Honek, elkarlanean ikasteko aukera eman digu, norbanako bezala aberastu gara eta prozesuaren fruitua ikusteak asko asebete gaitu.

 

​Bukatzeko, prozesu honen zati bat, Wix hau sortzea izan da. Bertan ere, talde lana, antolakuntza eta komunikazioa beharrezko elementuak izan dira. Egia esanda, ez dugu arazo nabarmenik izan, bakoitzaren abileziak kontuan izanik lana banatu eta kurtsoan zehar billeratxoak eginez eraman baitugu aurrera zeregin hau. Honekin, gainontzeko klase-kideak baino ezagutza gehiago eskuratu ditugula uste dugu. Hortaz gain, esan beharra daukagu, kurtsoko momentu batean lanez gainezka geundela eta zaila egin zitzaigula Wix-arekin jarraitzea baina denon ahaleginak medio eta taldeko kideen motibazioari esker sortu dugu.

 

GURE PROZESUAREN EGOERA BEREZIA

Zer gertatu da prozesuaren azken zatian? Aurten egoera berezia izan dugu. Koronabirusaren (Covid-19-aren) izurritearen ondorioz, Unibertsitateko klase guztiak bertan behera geratu dira, eta fakultateko gimnasioan gure obrak antzeztea ezinezkoa izan zaigu.

 

Obra dramatikoa sortzeko prozesua lehen pertsonan bizi ondoren, horrek dakarren guztiarekin: esfortzu ordu asko, krisiak gainditzea, talde dedikazio handia… Pena handia eman digu hain prozesu bizi baten azken emaitza erakutsi ezin izateak. Hala ere, gure lan idatzietan, bai gidoia, bai hobekuntzak, bai prozesuan zehar egin ditugun saiakerak islatu ahal izan ditugu. Ez da gauza bera, eta beti geratuko zaigu zalantza gure antzerkia zuzenean nola egingo genukeen baina pasa diren urteetako antzerkiak ikusteko aukera izan dugu. Espero dezagun etorkizuneko belaunaldiek inolako arazorik gabe egin ahal izatea azken irudikapena.

bottom of page