
IKASKETA BERRIAK: ARTEFAKTU DIGITALAK (2014)
SARRERA:
Hausnarketa honen bidez, Fernando Trujillo “Artefactos digitales: Una escuela para la educación de hoy”, liburuari buruz hitz egingo dugu. Liburu hau, 2014an argitaratu zen. Hori dela eta, gizartea nola aldatu egin den (teknologiari dagokionez) ezagutzeko, oso liburu interesgarria iruditzen zaigu.
NOLA IZAN DA ZURE HAURTZAROA?
Hasteko, Trujillok, konparaketa bat egiten du. Alde batetik, nola ikasten zuen jendea 1990 baino lehen hitz egiten du. Horretarako, bi funtsezko ideia aipatzen ditu: gizarteak ikasteko, bi elementu behar zituen, pertsonak eta inprimatutako dokumentuak. Beste aldetik, zer gertatu zen Internet ailegatu ondoren?
Trujillok (2014), pentsatzen du, gure elkarrekintzarako gaitasuna eta sortzeko gaitasuna areagotu egin zituela. Bideoak, Youtube edo Bloggak ailegatu ziren, eta gure ikasteko modua aldatu egin zen. Horregatik, Trujillo (2014, 9.orr.) esaten du: “Con la llegada de internet, el verbo aprender cambió radicalmente. Se convirtió en una acción que tú y yo, y tus estudiantes y los míos, pueden realizar en cualquier momento y sobre cualquier tema imaginable”.
Geroago, Trujillo (2014), irakasteko prozesuari buruz hitz egiten du. Horretarako, hausnarketa txiki bat egiten du. Berarentzat, Interneta ailegatu baino lehen, irakasle guztiak ikasleak irakasteko, testu liburuak erabiltzen zituzten. Gaur egun, Internetekin, irakas moduko era desberdinak erabil ditzakegu. Gizartea aldatu egin da, baita ikasleen interesak ere. Horregaitik, Trujillo (2014,13.orr.) aipatzen du, ez da guk irakasten dieguna ikasi nahi ez izatearen kontua, baizik eta haiek bere moduan jakin nahi dutela. Orduan, hausnarketa hau irakurri eta gero, pentsatzen dugu, teknologia berriak erabili behar ditugula gure eskoletan.
BLOGAK:
Zer aipatzen da blogei buruz? Gure eguneroko lanetan, banakako Blog bat prestatu behar dugu. Horregatik, blogei buruz hitz egitea interesgarria iruditzen zaigu. Hasteko, blogak deskribatzen ditu. Trujillok (2014, o. 40) dio, blogak sareko egunkari digitalak direla. Goiburuan sarrerak erakusten dira. Gainera, antolaketa funtzionala daukate, sarrerak berrienetik zaharrerena ikusi ahal direlako.
Beste aldetik, zer gertatzen da blogekin hezkuntzari dagokionez? Trujillok (2014), aipatzen du, hezkuntzarako blogak agertzen hasi ziren duela hamar urte. Irakasleak, praktikak eta hezkuntzarako hausnarketak bidaltzeko oso tresna ona aurkitu zituzten blogetan.
Zer jarduera antolatu ahal ditugu tresna honekin?
- Gelako Blogak: Taldearen jardueretako egunkari bat Sarean hedatzea baimentzen du.
- Irakasle Blogak: Gogoetako eta euskarriko tresna bat da. Beste irakasle batzuekiko interakzioa errazten du.
- Eskolako Blogak: Eskolak, blogak erabiltzen dituzte jarduerak edatzeko, baita familiekin komunikaziao errazteko ere.
- Ikasleen Blogak: Portafolio bezala erabiltzen da. Jarduera desberdinak argitaratzeko.
- Proiektuen Blogak: Errekurtsoak, materialak edo zereginak sarean partekatzeko balio dituzte.
Erreferentzia Bibliografikoa:
Trujillo, F. (2014). Artefactos digitales: una escuela digital para la educación de hoy (Vol. 306). Graó.