top of page

ARTE- eta ANTZERKI-HEZKUNTZA HAURTZARO TXIKIAN (0 - 3) 

 

Duela hamarkada batzuk jada entzuna eta ikusten hasi dira hainbat proposamen dramatiko haurtzaro txikira bideratuak daudenak, gehienbat Europako beste herrialde batzuetan. Teatro Paraisok, idatzi honetan, hauek ikusteko eta bizitzeko aukera izan zutela diote, eta horrela Haurrak eta antzerkia hitzak planteatzean, hasi zirela haiek ere haurtzaro txikian zentratzen, eta ez gazte edo helduentzako antzerkian.

Honetan, haurrek antzezpenetan daukaten garrantzia azpimarratzen da. Nola aktoreak eta hauek erabiltzen dituzten material ezberdinak behatzen dituzten arreta osoz eta xehetasunik galdu gabe. Ikaragarria da haurren eta aktoreen artean dagoen harremana eta elkarrekintza. Haien indarra, egoten jakitea, momentua disfrutatzen eta hau biziz, kuriositatez. Bizitza eta bizipenengatik duten kuriositate hori lantzeko leku segurua usten bazaie, hau esploratzeko, kontzentrazio luzeko momentuak eta ekintzak ikus ditzakegu.

Haurtzaro txikirako antzerkia prestatzeko, 2 ezaugarri garrantzitsu hartu behar ditugu kontuan.

  • Ez dute kausa-efektu erlazioa ulertzen, eta, sarritan, elkarren artean loturarik ez duten bi gertakariri esleitzen die erlaziorik ez izatea.

  • Gauzak beren ikuspuntutik ikusteko joera dute, eta beren heldutasun-maila hasiberriak ez dio uzten bestearen lekuan jartzen.

Hau jakinda, garrantzitsua da esatea adin hauetarako antzezpenen iraupena 30 minutuetan kokatzen direla, naiz eta geroko esperimentazioa luzatu.  Gainera aktoreen lana ez da batere erraza, izan ere, haur txikiak ez dituzte helduek dituzten “arauak” betetzen antzezpen batean daudenean, eta horrekin lan egitea ere asko landu behar da.

Antzezpenaz gain, Haur eskoletan dauden irakasleei formazioa emateko edota eskolan bertan antzerkia egiteko ere hainbat jarraibide eskaintzen dituzte. Gainera, Haurrak ikusleria diren heinean, behaketa egitea ere aholkatzen dute. Izan ere, haurrak emozioetan murgilduta daude, eta haiek behatuz, obra bera nola bizi eta ulertzen duten ikus dezakegu.

Teatro Paraisok ere, Small Size Performing Arts for Early Years Europako proiektuaren barruan ere hainbat ekintza garatzen ditu, eta horretarako, 3 ideia nagusi jarraitzen dituzte.

  • Ikusleak zenbat eta adin gutxiago izan arte eszenikoekin lehen harremana izateko unean, ohikoagoa izango da haien parte-hartzea.

  • Emoziorik gabe, ez dago ikasketarik.

  • Publikoak sortzeko politikak ez du funtzionatzen, haurtzaroaren inguruko esku-hartze bat gabe.

Azkenik, idazkia bukatzeko, apunte oso interesgarri batzuk egiten dituzte kuriositateari buruz, hau nola sustatu eta estimulatzeko aholkuekin. Adibidez, akzio edo soinu bati esker, haurrei eragitea eta erreakzio zirraragarriak lortzea; edota haurren eta helduen entzuketa eta behaketa aktiboa sustatzea.

 

Erreferentzia Bibliografikoa: 

Teatro Paraiso. Educación artistica y teatral en el 0-3Konpainiaren Barne Dokumentua.

bottom of page