top of page
MARIA TERESA VIZCARRA

Maria Teresa Vizcarra aditua, EHU-ko Hezkuntza eta kirol fakultateko irakasle eta doktoratua ere bada eta honek, oso ondo kokatzen du gorputz adierazpena Haur Hezkuntzako etapan:

“Gorputz-adierazpena 68. urteko maiatzean sortu zen. Bat-batekokomunikazioan oinarritzen da, eta gorputzean jartzen du arreta.Gorputz-adierazpena eta kirola aurrez aurre agertu izan dira beti,hasieran batez ere. Gaur egun, teknika guztiak onartzen dira. Gorputz-adierazpenaren barruan teknika eta mugitzeko eredu asko elkartzendira: dantza, psikomotrizitatea, mimoa, gorputz-adierazpenekoteknikak, antzerkia... Horiek guztiak gorputzaren bidez zerbaitkomunikatzeko tresna bihurtzen dira, eta sormena eta inprobisazioabultzatzen ditu.” (Vizcarra, 2008, orr. 2)

“Haur hezkuntzan, mugimenduak eta keinuak ezinbestekoak dira gauzak adierazteko. Komunikatzeko bide hori ere landu daiteke, gainerakoak bezalaxe; hala,keinua eta mugitzeko aukerak eta mugak aztertuz antzezpena, imitazioa, mugimendu sortzaileak ... sortzen dira. espazioa nola betetzen den behatzeak balio adierazgarria izan dezake. Gorputz-adierazpenaren bidez, konpetentzia motorra hobetu daiteke, eta baita mugimenduaren baliospen estetikoa ere” (Vizcarra, 2014, orr. 5).

Haur Hezkuntza arloan zentratzen bagara, haurrak, gorputz-adierazpenaren bitartez etengabe komunikatzen direla ikus daiteke. Izan ere, hitzezko komunikazioa garatu arte, keinuak, mugimenduak... haurrentzako komunikatzeko bide bakarra dira eta hauen bitartez, haurrek pentsamendu, emozio eta sentimenduak adierazten dituzte. Honi esker, beste pertsonekin harremanak izatea eta afektuzko loturak sortzea eta estuagoak izatea lortzen da. Horregatik, gomendagarria da gorputz-hizkuntza lantzea, mugimenduak eta keinuak gauzak adierazteko ezinbestekoak direlako (Vizcarra Morales, 2007).

Vizcarra Morales, M.T (2007). 7.Gaia: komunikazioa eta gorputz adierazpena haur hezkuntzan. Garapen psikomotorra haur hezkuntzan (0-6). 245.orr. Webgune honetatik berreskuratua: https://bit.ly/38qHM2O

 

Vizcarra Morales, M.T. (2014). Vizcarra Morales, M. T. (2019). Gorputz Hizkuntza. (Editatu gabeko apunteak). EHU-UPV.

Vizcarra Morales, M. T. (2008). Gorputz Adierazpena Lehen Hezkuntzan. EHU, Euskara eta Eleaniztasuneko Errektoreordetza. 138-141 Orrialdeak. Honako webgune honetatik berreskuratua: https://addi.ehu.es/bitstream/handle/10810/9170/testu%20osoa%20bizkarra.pdf?sequence=1

bottom of page