top of page

MUSIKA HIZKUNTZA

Musikak eta hezkuntzak asko dute komunean. Horrengatik eta beste mila arrazoirengatik, musika hezkuntza ez litzateke desagertu beharko ikasgeletatik.

Minor horretan musika klaseek zentzu oso praktikoa hartzen dute. Txominek, gaur egun 4. mailako eskolak ematen dituen musika irakasleak, hainbat teknika irakatsi dizkigu eta guk, ikasleok praktikan ipini ditugu. Ikasturtean zehar, abiapuntutzat hartu dugu musikarekin haurraren nortasunaren garapenaren zati garrantzitsu bat garatzen dela. Izan ere, hau beste lengoaia bat da.

Hona hemen Txominekin ikasitako hainat gauza musikaren inguruan:

  • AHOTSA:  Komunikazio- eta adierazpen-tresna eskuragarriena da; kantua, musika eta hizkuntza da.

  • GORPUTZA TRESNA GISA: Gorputza soinua etaratzeko tresna oso baliagarria izan daiteke. Honekin, soinu anitzak sor daitezke modu oso desberdinetan. Eskuak, atzaparrak, hankak… erabil daitezke.

  • MUSIKA-TRESNAK: Horiek erabiltzeak hainbat trebetasun sustatzeko aukera ematen du, hala nola koordinazioa, garapena, entzumena eta egokitzeko gaitasuna. Hernández, Hernández, De Moya (2011) adituak azaldu du: "bost eta zortzi urte, haurrek manipulazio-interesa eta zentzumen-miaketarekiko interesa erakusten dute.. " Beraz, musika-tresnekin esperimentatzeko aukera haurrentzat erakargarria eta motibagarria da.

 

  • MUGIMENDUA ETA DANTZA: Dantzaren eta mugimenduaren bidez, haurra adierazteko gai da; bere baitan sortzen dituen erantzunak irudikatuz, eta, aldi berean, komunikatzeko eta espazioaz jabetuz.

 

Minor honetako ikasgai honetan, hainbat aurkezpen egin ditugu, ikasitako praktikan ipintzeko. Hori dela eta, aurten bost talde osatu eta jarraian ikus daitekeen bezala,  2019/2020 urte honetan eginiko lanak aurki daitezke:

 

DANTZAK

  1. You are the one I want (Grease)

   2. He mele no lilo (Danza Hawaiana)

   3. Lolli pop (Mika)

    4. Zorba el griego

 

    5. Egipziarrak

 

IPUINAK:

  1. Bazen behin … Etxean nai zuen elefantea

  2. Afattzera etorri zen arkumetxoa “Joelle Dreidemi”

  3. Elefantea dator . Inspiradoen el cuento de Otsoa Dator “Emile Jodoul”

  4. Soinu Kuttunak. “Karmele Gorroño eta Irene Gurmeta”

  5. Eta euria. Non? “Xola taldea”

Imagen1.jpg
Imagen2.jpg
Imagen3.jpg
Imagen4.jpg
Imagen5.png
bottom of page