top of page
WIXAREN DISEINUA ETA INDARGUNEAK-AHULEZIAK

Hasteko, esan behar dugu Wixaren diseinua Dramatizazio minorraren ikaskuntza-prozesuan bertan zentratuta dagoela,

eta prozesu horretan garrantzitsuena ez dela azken emaitza, prozesua bera baizik.


Plataforma honen diseinua K-6 diziplinarteko moduluak zehazten du, non obra dramatiko bat egin behar izan dugun, prozesuan zehar ikasi ditugun erreferente guztiak kontuan hartuz eta minorreko irakasgai guztietan garatu ditugun teknika batzuk sartuz.
 

Bestalde, Wixaren plangintzak, gure prozesuan oso baliagarria izan den informazioa erreskatatzeko ez ezik, gure ideiak egituratzeko, aurkitzen joan garen zailtasunak ulertu eta gainditzeko eta, batez ere, hurrengo belaunaldiei beren ikaskuntza eraikitzen laguntzeko ere balio izan digu. Horregatik, plataforma egituratzen saiatu gara, behar den informazioa erraz erabili eta erreskatatzeko moduan.

 

Horrez gain, Wix-a antolatzeko erabilitako irizpide nagusia, praktiketara joan aurretik eman zenigun feedback-en oinarritzen da. Hau da, tresna hau ondo definitzea izan da gure helburuetako bat, eta honekin batera, dramatizazioarekin eta Haur Hezkuntzarekin zer ikusia zuten hainbat informazio txertatzen joan gara.

 

INDARGUNEAK ETA AHULEZIAK:


Jarraitzeko, gure Wixaren alderdirik positiboenak eta alderdi negatiboetako aipatuko ditugu:

 

Lehenik eta behin, minorreko irakasgai guztietan lantzen ditugun eduki garrantzitsuenak gordetzen diren plataforma bat da. Garrantzitsua da informazio hori berreskuratzea, denborarekin konturatu baikara irakasgai guztiek elkarren artean lotura dutela. Puntu beretik abiatzen dira eta prozesuaren puntu berean amaitzen dute. Irakasgaien arteko loturak egiten saiatzea da prozesua ulertzeko eta gozatzeko modurik onena.

 

Bigarrenik, Wixak informazio-bilaketa zehatzagoa lortzea eta egindakoa gure kideekin partekatzea ahalbidetu digu. Onuragarria izan zaigu minorreko beste jarduera eta lan batzuk egiteko orduan. Informazio bilaketak egiteak eta gure ezagutzari oinarri batzuk jartzeak asko erraztu digu bidea.

Taldearen artean sortzen den komunikazioa ere alde positiboa da. Ez da gauza bera ikaskuntza indibiduala eta kolektiboa eraikitzea. Wixarekin, gelako hainbat taldek ikasgelan sortzen ziren ideia asko komunean jarri behar izan ditugu. Eztabaida horiek ere interesgarriak izan dira, batzuetan batek ez baitu gauza bat ulertzen, baina beste batek bai, eta alderantziz. Plataforma hau egiteak gure artean laguntzeko aukera eman digu.

 

Nabarmentzekoa da informatikarako eta teknologiarako gaitasuna ere garatu dugula. Wix taldeko kide guztiok ez bagenekien horrelako plataformak erabiltzen. Orain, esan dezakegu plataforma digital berri bat ezagutzen dugula, gure etorkizunean beti irakasle gisa erabili ahal izango duguna.

 

Azkenik, ikasgelan sortzen ziren zalantza eta eztabaidei adi egon behar izan dugu. Alderdi hori ere garrantzitsua da; izan ere, oro har, ikasgelan ateratzen ziren zalantza gehienak berberak ziren guztientzat.
 

Bestalde, alderdi negatiboei dagokienez, denbora falta aipatu behar dugu. Prozesuaren amaieran konturatu baikara prozesua laburra dela, baina oso bizia. Egunero egiten ditugun jarduera ugariek eta jasaten dugun presioak ez baitigute utzi egunerokoa gozatzen eta ulertzen.

 

Bigarrenik, uste dut gainontzeko ikasleek ez diotela Wix-ari garrantziarik eman. Hau da, uste dugu, gure kideetako asko ez direa Wix-ean sartu ere egin. Honeakoa, gure errua ere izan dela adierazi nahi dugu, ez diogulako oihartzun handirik eman plataforma honi. Ziur gaude ikaskide askok oraindik ez dutela ulertzen zergatik sortu dugun plataforma
hau. Hortaz, ikaskideekin honi buruz gehiago hitz egin beharko genukeela uste dugu.

 

Azkenik, oso interesgarria irudituko litzaiguke gelako talde guztiek wixaren eraikuntzan parte hartzea. Lau talde gara klasean, sei, zazpi edo zortzi kidez osatua bakoitza. Talde bakoitzetik bi pertsonak edo bakarrak parte hartuko balute plataforma egiten, ziur informazio are baliotsuagoa aterako litzatekeela. Denok prozesu berean gauden arren,
pertsona bakoitzak eta talde bakoitzak modu guztiz desberdinean bizi dezake.

bottom of page