top of page

2019/2020 IKASTURTEKO IKASLEAK

 

Aurtengo ikasturtean prozesu sortzaile oso interesgarri bat igaro dugu. Honek, fase desberdinak izan ditu, hasiera batean, galduta, desorientatuta eta zer bide hartu behar genuen jakin gabe sentitu genuen geure burua. Denbora aurrera joan ahala, informazio asko barneratu behar izan genuen denbora oso laburrean eta honek, desorientasio eta antsiedade pixka bat ere sortu zigun. 

Honen bitartean, Praktikum III-ari esker, sorkuntza prozesu honi etenaldi txikitxo bat ematea ahalbidetu zigun eta egia esanda, hau asko eskertu dugu. Izan ere, bueltan, aurretik ikusitako informazio dena antolatzen hasi bezain pronto, gure proiektua forma hartzen hasi zela ikusteko aukera izan genuen. Horrez gain, momentu horretan ideia asko hasi zitzaizkigun etortzen burura eta hauek gure proiektuan nola txerta genitzakeen hasi ginen frogatzen. Esan dezakegu, etenaldi hau oso ondo etorri zitzaigula, bueltan, dena beste perspektiba batetik hasi ginelako ikusten eta fase honetan, egindako denari zentzua hartzen hasi ginen, emaitzak ikustearekin batera. 

 

Prozesu sortzaile honetan, taldeka egin dugu lan eta aipatzeko iruditzen zaigu, kurtso hasieran nahiz eta gure kide gehienak ezagutzen zitugun, ez geneukala hauekin konfiantzarik, inoiz ez baitugu eduki elkarlanean aritzeko aukera. Hau hasieran zailtasun bezala ikusi genuen, lana egiteaz gain, bakoitzaren indargune eta ahulguneak ez genituelako ezagutzen. Hala eta guztiz ere, kurtsoa aurrera joan den heinean, talde bezala antolatu, gure arteko komunikazioari garrantzia handia eman eta talde kohesioa sortzea lortu genuela uste dugu. Eta hau dena, helburu komun bat izan dugulako lortu dugu. Kasu honetan, K6 proiektua. Honek, elkarlanean ikasteko aukera eman digu, norbanako bezala aberastu gara eta prozesuaren fruitua ikusteak asko asebete gaitu. 

Bukatzeko, prozesu honen zati bat, Wix hau sortzea izan da. Bertan ere, talde lana, antolakuntza eta komunikazioa beharrezko elementuak izan dira. Egia esanda, ez dugu arazo nabarmenik izan, bakoitzaren abileziak kontuan izanik lana banatu eta kurtsoan zehar billeratxoak eginez eraman baitugu aurrera zeregin hau. Honekin, gainontzeko klase-kideak baino ezagutza gehiago eskuratu ditugula uste dugu. Hortaz gain, esan beharra daukagu, kurtsoko momentu batean lanez gainezka geundela eta zaila egin zitzaigula Wix-arekin jarraitzea baina denon ahaleginak medio eta taldeko kideen motibazioari esker sortu dugu. 

bottom of page